Urdangarin auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telefonicak Noosi 406.000 euro ordaindu izana azaldu beharko du

Palma Arena auziko Ogasunaren txosten baten arabera, Noos Institutuak 4.183.919,24 jaso zituen enpresa pribatuetatik 2004 eta 2008 artean, Urdangarin presidentea zela.

Telefonicari 2006 eta 2008 artean egindako hiru ordainketak azaltzeko eskatu dio Palma Arena auziko epaileak, Jose Castro Palmako instrukzioko 3. epaitegiko magistratuak, hain zuzen. Hiru ordainketa horietan, guztira, 406.000 euro eman zizkioten Urdangarinek zuzentzen zuen erakundeari.

Castrok "kontratuak, fakturak eta ordainketa horiek azaltzen dituzten bestelako dokumentuak" eskatzen ditu. Eskaera hori Palma Arena sumarioko aparteko pieza baten parte da.

Konkretuki, Telefonikak ondorengo ordainketen nondik-norakoak azaldu behar ditu: 106.720 2006an, 206.480 2007an era 92.800 2008an.

Epaileak jakin nahi du ordainketa horiek ikerketa edo proiektu bat ordaintzeko egin ziren ala ez jakin eta horren inguruko dokumentazio guztia aztertu nahi du.

Lau milioi euro luze

Palma Arena auziko Ogasunaren txosten baten arabera, Noos Institutuak 4.183.919,24 euro jaso zituen enpresa pribatuetatik 2004 eta 2008 artean, Urdangarin presidentea zela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X