Zebra-bide batean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8 urteko mutiko bat zauritu da Arrasaten, kotxe batek harrapatuta

Erdiguneko kale batean harrapatu zuen atzo arratsaldean auto batek, zebra-bide batean.

Ibilgailu batek 8 urteko mutiko bat harrapatu zuen atzo arratsaldean Arrasaten.

Ezbeharra 19:00etan gertatu zen, Otalora kaleko 28. zenbakiaren parean, Suzuki markako Jimny lur orotako ibilgailu txiki batek errepidea zebra-bidetik igarotzen ari zen haurra harrapatu zuenean. Gidariak negatibo eman zuen alkoholemia proban.

Arrasateko Udaltzaingoak ez du zaurien inguruko xehetasunik eman, baina harrapatuta izan eta gero, haurra ospitalera eraman behar izan zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X