Urdangarin autoan sartuko da epaitegira, 'segurtasun arrazoiengatik'
ong>Iñaki Urdangarinek epailearen aurrean deklaratuko du larunbatean Palma Arena auziko inputatu gisa. ''Segurtasun arrazoiengatik'', azkenean autoan sartuko da epaitegira, eta ez oinez, ohikoa den bezala.
Ostiral arratsalde honetan baieztatu du Balear Uharteetako Justizia Auztegi Gorenak. Bertako Polizia Buruzagitzak eskatutako neurria izan da, eta, ohar batean jakinarazi dutenez, ''ohiz kanpoko neurria'' hartzea erabaki du Palmako epaile dekanoak, ''segurtasun arrazoiengatik''.
Palma Arena auzia ikertzen ari den Jose Castro epailearen aurrean deklaratzeaz gain, fiskalen eta 50 bat abokaturen aurrean egin beharko du agerraldia Urdangarinek, Nóos Insitutuari egotzi dizkioten ustezko irregulartasunen berri emateko. Larunbat honetako hitzordura auzian inputatuta dauden guztien abokatuak joango dira, 60 bat pertsona, eta horiek guztiek ere galdeketa egin ahal izango diote Urdangarini. Hori dela-eta, agerraldia igandera arte luza daitekeela uste dute iturri judizialek.
Bi urte eman dituzte Nóos institutuaren jarduerak ikertzen, eta orain bi hilabete iragarri zuten Urdangarinen inputazioa. Errege Familiako lehen auzipetua da Palmako Dukea.
Dokumentuak faltsutzea, prebarikazioa, Administrazioari iruzurra egitea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea ikertzen ari dira Palma Arena kasuko pieza honetan.
Cristina infantak Urdangarinekin batera egingo du bidaia ostiral honetan Palmara. Bihar, Marivent jauregian emango du goiza, senarrak epailearen aurrean deklaratzen duen bitartean. Palmako dukeak eta dukesak bertan duten Son Vent egoitzan emango dute gaua (Marivent jauregiaren alboan). Urdangarinek deklaratzen amaitu ondoren Madrilera, Zarzuela jauregira, itzultzeko asmoa omen dute.
Estatu mailako zein nazioarteko 60 komunikabidetako 350 kazetarik izango dute baimena horren jarraipena bertatik bertara egiteko.
Mario Pascual Vives abokatuarekin joango da Urdangarin epaitegira, 09:00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulatzaile modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.