Ume lapurtuak: Jaioberri baten hezurrak aurkitu dituzte Galdakaon
Haur lapurtuen ikerketek aurrera jarraitzen dute, eta gaur goizean bosgarren hilerri bat atera dute hobitik, Galdakaon. Arrigorriagan gertatu bezala, Galdakaon ere jaioberri baten hezurrak aurkitu dituzte.
Umea, Unai Lasuen, 1971. urtean jaio zen. Bere hilkutxan jaioberri baten hezurrak topatu dituzte auzitegiko medikuek.
Zerraldoa porlanezko panteoi baten barruan zegoen. Orain, aurkitutako hezurrekin DNA probak egingo dituzte, Unai Lasuenenak diren zehazteko helburuarekin.
Carlos Cubero Euskadiko Auzitegiko Medikuntzako institutoko zuzendariak esan du hezurrak "oso ondo" kontserbatuta daudela. Jasotako guztia garbitu, neurtu eta Madrilera bidaliko dutela gaineratu du.
Euskadin ustez lapurtutako umeen auzia hasi zenean, urteetan gordetako zalantzak piztu zitzaizkien Galdakaoko familia honetako kideei. Horregatik, bere kabuz eta ez elkarteen bitartez, salaketa jarri zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko