Horrela kontatu dizugu Mohamed Merahren aurkako operazioa
13:37. Sarkozy, kapaina egiten: erreformak iragarri ditu, ideologia terroristak sustatzen dituzten weguneak kontsultatzen dituztenak zigortu ahal izateko.
13:26. Sarkozy: "Ahal izan dugun guztia egin dugu hiltzailea Justiziaren esku utzi ahal izateko".
13:15. Frantziako Poliziaren RAID talde bereziek 300 munizio kartutxo erabili dituzte operazioan.
13:05. Operazioan zauritutako agenteetako bat larri egon liteke.
12:52. Datu gehiago operazioari buruz: Agente batzuk atea hausten sartu dira etxebizitzara, eta beste batzuk balkoitik. Merah komunean atzeman dute, eta hura tiro egiten atera da.
12:47. François Hollande Alderdi Sozialistaren hautagaiaren adierazpenak: "Segurtasun Indarren ausardia eta irmotasuna txalotu nahi ditut".
12:26. Nicolas Sarkozy presidenteak agerraldia egingo du 13:00etan.
12:22. Mohamed Merahk 30 ordu baino gehiago eman ditu etxebizitzan gotortuta.
12:10. Barne ministroak azaldu duenez, Merah leiho batetik salto eginda hil da.
12:01. Agenteen eta Merahren arteko tiroketa oso bortitza izan da.
11:53. Eliseok baieztatu egin du Merahren heriotza. Hiru agente zaurituta daude.
11:32. TF1 telebista-kateak Poliziaren iturriak aipatuta jakinarazi duenez, agenteak etxebizitzan sartu dira, eta baliteke Merah komunean gotortu izana.
11:13. Barne Ministerioak "mugimenduak" baino ez ditu baieztatu.
10:59. 'Le Point' eta AFP hedabide ere erasoaldiaren berri ematen ari dira.
10:49. Fabrice Valery France 3ko kazeteriak iragarri du Polizia etxebizitzan sartu dela dagoeneko. Ez dago baieztapen ofizialik, baina.
10:36. Beste hiru eztanda entzun dira.
10:24. Bertan dauden kazetari guztiek gauza bera esaten dute: mugimenduak ugaritu egin dira inguru horretan, ohi baino gehiago.
10:08. Merahren abokatuak, Christian Etelin-ek, harekin hitz egin ahal izatea eskatu du, baina Justiziak ezezkoa eman dio, "Le Point"ek jakinarazi duenez.
10:02. Etxebizitzatik gertu, Barne ministroa batzartuta dago Poliziaren zuzendariarekin, RAID indar berezien buruarekin eta Parisko fiskalarekin, zer egin aztertzeko.
09:50."Le Figaro" egunkariak Poliziaren estrategia azaldu du: Merahk lo egitea galarazi nahi dute, horregatik eztandak.
09:35. "Le Point" astekariaren esklusiba: Merahren hurrengo helburuak, Krimenen aurkako Tolosako Taldearen burua eta inteligentzia zerbitzuetako funtzionario musulman bat.
09:00. Gueanten hitzak: "Une batean tiroak entzun dira, baina ez dakigu nondik atera diren. [...] Arraroa da Merahk erreakzionatu ez izana".
08:38. Claude Gueant Barne ministroak aitortu du ez dakitela Merah bizirik dagoen, ez baitute lortu harekin hitzegitea bartetik.
07:00. Gerra psikologikoak aurrera. Poliziak gutxienez hamar eztanda egin ditu goizaldean.
04:34. Merahren abokatuak eta Kandaharreko gobernadorearen bulegoak ukatu egin due gaztea Afganistanen kartzelatuta izan zela 2007an.
03:18. Barne Ministerioak azaldu du Merahri presio egiteko
estrategia abiatu dutela, eta eztandak estrategia horren parte direla.
03:00. 24 ordu bete dira dagoeneko Mohamed Merah etxebizitzan gotortu zenetik.
01:57. Eztanda gehiago entzun dira.
01:12. Barne Ministerioak ukatu egin du Poliziak etxebizitzan indarrez sartzeko operazioa hasi duela.
00:02. Eztandak entzun dira Tolosako ustezko hiltzailea gotortuta dagoen etxebizitzaren inguruetan.