Pantojaren abokatuek kasua 'baliogabetzea' eskatu dute
Pantojaren defentsak Malagako Auzitegian epaitzen ari diren kasua "baliogabetzea" eskatu du; izan ere, prozesua abeslariaren aurka "ezer gabe, zantzurik edo susmorik gabe" hasi zen eta, hala eta guztiz ere, Pantojaren semea, ingurukoak eta sozietateak ere ikertu zituzten.
Pantoja atxilotu zutenean, haren oinarrizko eskubideak urratu zituztela eta atxiloketa "aldez aurretik hitzartuta" zegoela adierazi dute haren abokatuek. Halaber, Pantojaren polizia fitxa argitaratu izana, "hedabideetan izan duen oihartzuna" eta hark jasan duen "tratu iraingarria" salatu dituzte, eta horrek guztiak haren "oinarrizko eskubideak zapaltzea" eragin duela esan dute.
Gainera, Poliziak Pantojaren ogasunei buruz egindako ikerketa zalantzan jarri dute, eta ikerketa horren edukia "zakarra eta gezurra" zela kritikatu dute. Juan Carlos Lopez Caballero Ustelkeriaren aurkako fiskalak, baina, ukatu egin du.
Bestalde, Julian Muñoz Marbellako alkate ohiaren abokatuek Malaya kasuaren epaia ezagutu arte beste kasu hau bertan behera uzteko eskatu diote auziaren arduradun duen Malagako Auzitegiari, eta eskakizun horrekin bat egin dute gainerako abokatuek.
Horrela, Malagako Auzitegiak abeslariaren, Muñozen eta Zaldivarren aurkako auziaren lehenengo saioari amaiera ematea erabaki du, eta ostiral honetan erantzungo die defentsek aurkeztutako alegazioei. Epaiketak datorren asteko uztailaren 5ean eta 6an jarraituko du, eta, abuztuan eta irailean bertan behera utzita, urrian jarraituko dute auziarekin.
Malaya kasuko kausa bereizia
Isabel Pantoja abeslaria, Marbellako alkate ohi eta bikotekide izan zuen Julian Muñoz eta horren emazte ohia, Maite Zaldivar, akusatuen eserlekuan daude, beste zazpi pertsonarekin batera, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak dirua zuritzea leporatu ostean. Auzia Malaya kasuko kausa bereizi bat da.
Pantojari hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 3,6 milioi euroko isuna jartzeko eskatu du fiskalak. Muñozentzat, berriz, zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta zazpi urteko gaitasungabetzea eskatu du, dirua zuritzea eta funtzionario-eroskeria pasiboa leporatuta. Gainera, Marbellako alkate ohiak 7.466.000 euroko isuna ordaintzea ere eskatu du.Zaldivarri, Pantojari bezala, dirua zuritzea leporatu dio, eta abeslariarentzat eskatu duen zigor bera eskatu du fiskalak. Gainera, 2,6 milioi euroko isuna jartzea nahi du.
Fiskalaren arabera, Pantojak eta Zaldivarrek "ondo baino hobeto zekiten jatorri ez-zilegia zuela" Julian Muñozek ematen zien diruak, eta biek zekiten "zein ziren haren legezko sarreren iturriak eta horien zenbatekoa".
Isabel Pantoja 2007ko maiatzean atxilotu zuten, Marbellan duen
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda