Garaioltza auzoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orange eta Vodafoneri kalte egin diete, Lezaman dorre bat erreta

Sabotajearen egileek pneumatikoak jarri dituzte errepikagailuan eta su eman diote. Ondorioz, kable-sarea erre gin da.
Garaioltza auzoko telefonia dorrea. EFE
Garaioltza auzoko telefonia dorrea. EFE

Lezamako telefonia-dorre batean izandako suteak Vodafone eta Orange telefonia enpresetako erabiltzaileak zerbitzu barik utzi ditu. Inguruan independentziaren aldeko paskinak aurkitu dituzte.

Antza denez, gertatutakoa kale borrokarekin lotutako ekintza izan da, Herrizaingo Sailaren arabera.

Erasoa bi ezezagunek egin dute, 02:00etan, Garaioltza auzoko dorrean. Erasotzaileek pneumatikoak jarri dituzte errepikagailuan eta su eman diote. Ondorioz, kable-sarea erre gin da.

Paskinak

Sabotajearen lekura iristeko, telefonia-dorrea babesten duen hesia indarrez ireki dute. Dorrea Vodafone eta Orange telefonia-enpresek erabiltzen dute.

Inguruan hainbat paskin aurkitu dituzte, "Sozialismoaren bidean borroka da bide bakarra", "Independentzia, sozialismoa" eta "Kapitalismoa sua" leloekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X