Euskadiko biztanleen % 10,2 atzerritar nazionalitatekoak dira eta % 14 atzerrian jaioak
Zehazki, iazko urtarrilean 226.367 biztanlek zuten atzerritar nazionalitatea Euskadin, hau da, biztanleria osoaren % 10,2; 2024ko urtarrilean baino hiru hamarren gehiago, eta Espainiako Estatuko % 14,1eko batezbestekoaren azpitik.
Jendea, Bilbon.
2025eko urtarrilaren 1ean Euskadin bizi ziren biztanleen % 10,2k atzerritar nazionalitatea zuten, eta % 14 atzerrian jaiotakoak ziren. Atzerriko nazionalitatea zutenen ia erdiak Amerikatik etorritakoak ziren, eta horien batezbesteko adina 34,1 urtekoa zen, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak astearte honetan argitaratutako "Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren egitura" txostenean jasotako datuen arabera.
Zehazki, iazko urtarrilean Euskadiko 226.367 biztanlek zuten atzerritar nazionalitatea, hau da, biztanleria osoaren % 10,2; 2024ko urtarrilean baino hiru hamarren gehiago, eta Espainiako Estatuko % 14,1eko batezbestekoaren azpitik.
Araba da atzerritar nazionalitateko biztanleen ehuneko handiena duen lurraldea, % 11,4 (2024an baino bi hamarren gehiago); ondoren Gipuzkoa dago, % 10,1 (bi hamarren gehiago), eta azkenik Bizkaia, % 9,9 (lau hamarren gehiago).
Nazionalitateak
Euskadin bizi diren atzerritarren % 47,7k (107.881 pertsona) Amerikako nazionalitatea dute (2024an baino 1,4 puntu gehiago) eta % 57,8 emakumezkoak dira. Horien artean, Kolonbia, Nikaragua, Venezuela, Honduras eta Paraguai nabarmentzen dira —atzerritar nazionalitatea duten biztanle guztien % 32,9 eta amerikar nazionalitatea dutenen % 68,9 baitira—.
Bestalde, afrikarrak (56.189) % 24,8 dira, 2024an baino 0,2 puntu gehiago, eta horietatik % 54,5 Marokokoak dira. Aljeria, Senegal eta Nigeria datoz ondoren. Kasu horretan, gizonezkoak dira gehiago (% 63,4).
Europako herrialdeetatik datoz atzerritarren % 19,7 (44.653 pertsona), 2024an baino 1,6 puntu gutxiago. Talde horretan Errumania nagusitzen da, atzerritar guztien % 7,8 eta Europakoen % 39,5. Bigarren tokian Portugal dago, Europako nazionalitatea dutenen % 13,5, eta hirugarren Ukraina, % 10,3. Kolektibo horretan, gizonezkoen portzentajea emakumezkoena baino pixka bat handiagoa da.
Asia eta Ozeaniako nazionalitatea dutenak (17.644) atzerritik iritsitako biztanleen % 7,8 dira, eta Pakistandik datoz % 39,4, eta Txinatik % 32,9. Talde horretan, gizonezkoak % 50,2 dira, eta emakumezkoak % 49,8.
Euskadin bizi diren atzerrian jaiotako biztanleak
Eustaten azterlanaren arabera, 2025eko urtarrilaren 1ean, Euskadin bizi ziren atzerrian jaiotako biztanleak 310.959 ziren, biztanleria osoaren % 14 —Estatuko batezbestekoaren azpitik , % 19,3— .
Eustatek eskualde mailan dauden alde "handiak" nabarmendu ditu txostenean, Arabako Lautada eta Arabako Errioxa, alde batetik, eta Arabako Mendialdea, bestetik.
Navaridasek eta Lantziegok (biak Araban) eta Izurtzak (Bizkaian) dituzte ehunekorik handienak, % 23,3, % 23 eta % 21,2, hurrenez hurren. Aldiz, zazpi udalerri ez dira % 4ra iristen: Orexa, Beizama eta Berastegi, Gipuzkoan; Zalduondo Araban; eta Ajangiz, Meñaka eta Garai, Bizkaian.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.