Arartekoak zezenketen legea kritikatu du, ez delako egin adingabeengan dituen eraginei buruzko txostenik
Arauak hainbat ikuskizunen gaineko neurriak dakartza, sokamuturrari, errekortariei eta entzierroei buruzkoak, besteak beste.
Arartekoak kritikatu egin du EAEko zezen-jaiak arautzeko lege-proposamena, ez duelako adingabeengan duen eragina ebaluatzeko txostenik jasotzen.
Hala azaldu du Elena Ayarza Arartekoaren Haur eta Nerabeen Bulegoaren arduradunak Eusko Legebiltzarraren batzorde batean, "zezen-jaiak" arautu nahi dituen arau horri ekarpenak egiteko, "EAEko kultura-ondare material zabalaren parte" izaten jarraituko dutela bermatzeko.
Sokamutur, errekortari eta entzierro ikuskizunetan, 16 urtetik beherakoek tutoreen idatzizko baimenarekin parte har dezakete. 14 urte baino gutxiago duten neska-mutilak ospakizun horiek egiten dituzten lekuetara sartu ahal izango dira, baina betiere heldu batek lagunduta, eta ezin izango dute aktiboki parte hartu.
Ayarzak gogoratu du NBEk 2013an ezarri zuela adingabearen ongizate gorena bermatzeko beti egin behar dela kolektibo horretan eragin positiboak eta negatiboak aztertzen dituen balorazio bat. Horrela jasota dago EAEko haurren legeetan, bai eta haur eta nerabeengan eragina duten Eusko Jaurlaritzaren lege-proiektuetan ere.
Hala ere, ohartarazi duenez, ez dago horrelako ebaluazio txostenik zezenketei buruzko lege-proposamenean. Izan ere, testua legebiltzar-taldeen premiazko lege-proposamen gisa izapidetu da. Ondorioz, "arazo" hori lege-proposamen guztietan gerta daitekeela ohartarazi du Ayarzak. Hala, iradoki du arau horren kasuan ebaluazioa 3-5 urteko haurrak zezenketetara joateak haiengan izan dezakeen eraginari buruzko adituak bilkura batera agertuta egitea.
Batzorde horretan bertan, Sokamuturra Ez elkarte animalistaren bozeramaile den Nerea Landak "txosten zientifikoak" aurkeztu ditu. Horietan agerian uzten dira jai horietan bigantxek mina, beldurra eta larritasuna senti ditzaketela eta, horien erakusgarri direla hala nola plazatik ihes egiteko saiakerak, marru etengabeak, begiak zabal-zabalik dituztela, arnasestuka dabiltzala eta belarriak nola paratzen dituzten.
Aitor Calvo Euskal Zezenzale Elkartearen ordezkariak onartu du animalia horiek "nolabaiteko estresa" pairatzen dutela uneren batean. Hala ere, azaldu du 20 urtez aske bizi direla eta urtean 25 orduz soilik egiten dutela "lan"; bospasei irteera, bakoitza 5-10 minutukoa.
Era berean, ziur agertu da jarduera horiek gazteak landa-mundura hurbilarazten dituztela eta animaliarekiko errespetu-balioak irakasten dizkietela. Gainera, lehen sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko balio dutela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.