35 urteko preso bat hil da Arabako espetxean
Espetxeetako egoera salatzeko, elkarretaratzea deitu du Salhaketa elkarteak datorren ostiralerako, 12:30ean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.
35 urteko preso bat hilda aurkitu zuten Arabako espetxean, Zaballan, pasa den otsailaren 5ean. Autopsiaren zain, lehen informazioen arabera, bihotzekoak jota hil zen gizonezkoa bere ziegan.
Salhaketa elkarteak eman du heriotzaren berri, ohar baten bidez. Bertan jaso dutenez, 2021ean Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumenak hartu zituenetik, "gutxienez 10 heriotza" izan dira EAEko kartzeletan "arrazoi ez naturalengatik". "Ez da soilik kartzelan hiltzea, baizik eta egoera inguratzen duen isiltasun instituzionala", dio idatziak.
Hildako presoaren senideek Arabako presoen aldeko elkarteari esan diotenez, "hil baino bizpahiru ordu lehenago, mediku laguntza eskatu eta ukatu egin zioten", ziegak ireki arte itxaroteko esanez. "Espetxeko mediku-laguntza ez da nahikoa; azalekoa, berantiarra eta eskuratzen zaila da", salatu dute.
Espetxe Administrazioari "komunikazio-protokolo ofizial, argi eta nahitaezkoak ezar eta argitara ditzala" eskatu dio Salhaketak, eta Eusko Jaurlaritzari "premiazko neurriak har ditzala heriotza horiek prebenitzeko eta osasun-arretako baldintza duinak bermatzeko". "Espetxe barruan gertatzen diren heriotzei buruzko informazio egiazkoa, osoa eta gardena jasotzeko gizarteak eta komunikabideek duten eskubidea aldarrikatzen dugu".
Halaber, "heriotza horien atzean dauden kausa erreal eta estrukturalak ikertu eta publiko egitea" exijitzen diote Fiskaltzari.
Egoera hori guztia salatzeko, elkarretaratzea deitu dute datorren ostiralerako, 12:30ean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera