Bederatzi gaztek ziurtatu dute euren entrenatzaileak, Osasunaren ikuskatzaile ohiak, sexu-mezuak bidaltzen zizkiela
Errioxako Auzitegiak auzipetuaren aurkako lehen saioa egin du astearte honetan, 16 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea egotzita.
Bederatzi gaztek adierazi dute, euren orduko futbol entrenatzaileak sexu-edukia zuten mezuak bidaltzen zizkiela, adingabeak zirenean, beraiekin geratzen saiatzen zela, biluzirik agertzen zirela argazkiak bidali ziezaien eskatzen ziela eta, batzuei, Osasunarekin fitxatuko zutela agindu ziela. Hala ziurtatu dute astearte honetan, Logroñon, gizon horren kontrako epaiketan; sexu-abusu eta beste delitu batzuk egozten dizkiote akusatuari.
Errioxako Auzitegiak Varea Kirol Klubeko (Logroño) entrenatzaile ohi eta Osasuna Klubaren ikuskatzaile ohi baten aurkako lehen saioa egin du. Fiskalak 46 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du, adingabeei sexu-abusu jarraitua, sexu-jazarpena, haur-pornografia eta sekretuak ezagutaraztea egotzita.
Gertaera horiek 2020 eta 2022 urteen artean gertatu ziren, auzipetua Logroñoko hainbat futbol taldetan entrenatzen ari zenean; biktimak 15 eta 17 urte artekoak ziren orduan.
Emakume batek akusatuak haren semeari bidalitako sexu-mezuen berri izan zuenean sortu zen kasua. Biktimak pantaila-argazkien bidez bidali zizkion mezu horiek bere lagun bati, auzipetuak hala eskatuta, gazteak elkarrizketa guztiak ezabatu zituelako.
2022an Espainiako Polizia Nazionalaren aurrean gertakari horiek salatu ondoren, entrenatzailea atxilotu eta beste biktima posible batzuk identifikatu zituzten, telefono mugikorretik eta tablet batetik edukia atera ondoren; besteak beste, gailu horietan dozenaka argazki zeuden, gazte batzuk agertzen ziren, biluzik, baimenik gabe kirol-instalazioetako aldageletan hartutakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera