Ezkontzeko 'eskubide konstituzionala' denena dela dio Konstituzionalak
Auzitegi Konstituzionalak homosexualen ezkontzei oniritzia ematen dien ebazpenean agertzen denez, ezkontzeko "eskubidea konstituzionala" da eta oinarrizko legearen irakurketa "ebolutiboa" eginda, ezin da ondorioztatu ezkontza heterosexualak direla "zilegitasun konstituzionala duten bakarrak".
Hori horrela, Konstituzioa "bizirik dagoen zuhaitz moduan" interpretatu duela argudiatu du auzitegiak, eta horrela, Homosexualen Ezkontzen Legeak, PPren helegitea jaso zuenak, ez duela Konstituzioaren izaera aldatzen azpimarratu du.
Pablo Perez Trempsen ebazpenean azaldu dutenez, auziaren muina Konstituzioko 32. Artikuluan dago: "Gizonek eta emakumeek berdintasun juridiko osoz ezkontzeko eskubidea dute".
"Legeak arautuko du ezkontzaren eredua, adina eta gaitasuna, ezkontideen eskubideak eta betebeharrak, banatzeko eta desegiteko kausak eta eraginak", gaineratzen du aipatu artikuluak.
Hori horrela, Auzitegi Konstituzionalarentzat, Konstituzioak erakunde eta eskubide konstituzional maila ematen dio.
Ezkontzaren eskubidea herritar guztiei bermatzea eta legegileek eskubide hori urratzeko aukerarik ez izatea da Auzitegiaren helburua.
PPren helegitea
PPren helegiteari dagokionez, ebazpenak dio Alderdi Popularrak artikuluaren interpretazio "originalista" egiten duela (sistematikoa eta literala).
Zure interesekoa izan daiteke
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea