Lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da Okondon, traktorea iraulita

17:00ak inguruan izan da ezbeharra.

Gizonezko bat hil da ostiral honetan Okondon, Araban, traktorea iraulita. Lan-istripua 17:00ak aldera izan da.

Dirudienez, lursail batean lanean ari zen baserritarra, eta traktorea irauli egin zaio. Momentuan hil da, eta bertaratutako osasun zerbitzuek haren heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin.

Oraindik ez dute hildakoaren izenik jakitera eman, ezta ezbeharraren arrazoiak ere. Lan-istripua argitzeko, ikerketa abiatuko du Osalanek.

Gizonezko bat hil da ostiral honetan Okondon, Araban, traktorea iraulita. Lan-istripua 17:00ak aldera izan da.Dirudienez, lursail batean lanean ari zen baserritarra, eta traktorea irauli egin zaio. Momentuan hil da, eta bertaratutako osasun zerbitzuek haren heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin.Oraindik ez dute hildakoaren izenik jakitera eman, ezta ezbeharraren arrazoiak ere. Lan-istripua argitzeko, ikerketa abiatuko du Osalanek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X