Euskararen Legeak 30 urte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaraz bizitzeko nahia, esparru ezberdinetan aldarrikatzeko deia

Abenduaren 1ean, euskaraz bizi nahi dutenei Donostiako kaleak betetzeko deia egin diete.

Euskaraz bizitzeko aldarria kalera ateratzerako deia egin du Kontseiluak eta euskaraz lan egiten duten aurpegi ezagunek atxekimendua agertu diote abenduaren 1ean "Euskaraz Bizi Nahi dugu” lelopean Donostian egingo den manifestazioari.

Joxe Juan Ugalde Euskadi Irratiko lankideak irakurri duen agirian, "Euskaraz bizi nahi dugu, horixe delako gure hizkuntza", aldarrikatu du. "Natural sentitzen duguna, natural egiten duguna eta egiten gaituena. Euskaldunak gara eta hala izan nahi dugu gero ere. Ez da ordea, osoki norberaren esku dagoen zerbait", azpimarratu du.

Hori lortzeko euskara ezagutzea ezinbestekoa dela esan dute eta ezinbestekoa izateaz gain, eskubidezkoa ere badela gaineratu dute.

Kontseiluko idazkari nagusiak, Paul Bilbaok, euskaraz bizitzeko nahia adieraztera animatu die herritarrei.

Sare sozialetarako ere deialdia egin dute. Horretarako "zer da zuretzat euskaraz bizitzea?" galderari erantzuteko proposamena egin dute. 140 karakteretan, Twitter-en esandako galderari erantzutea eskatu diete herritarrei, "#euskarazbizinahidut hitz gakoa erabiltzeko proposamena egiten diegu”, esan du

Bilbaok.

Euskararen Legeak 30 urte

30 urte bete ditu Euskararen Legeak, bi zutabe nagusi dituen araudiak: erakundeetan euskaraz artatua izateko eskubidea aitortzen du batetik, eta ondorioz, eta bigarrenik, EAEn dauden administrazio publikoen euskalduntzea bultzatzen du, legeak berak dioenez, modu progresiboan.

1982an, Pedro Miguel Etxenikek onartu zuen legea hezkuntza sailburu zenean, EAJ, PSE, UCD eta Euskadiko Ezkerraren babesarekin.

Hala ere, Etxenikek berak onartu du aurrera egin den arren, asko dagoela egiteko oraindik eta horretarako zenbait arlo aipatu ditu, besteak beste, Ertzaintza, Justizia, eta Osakidetza. Hala ere, etorkizuna legean baino euskaldunen borondatean dagoela gaineratu du.

Jaurlaritzak Miramar jauregian ospatu du goizean legearen urteurrena.

Hala ere, denek ez dute uste ospatzeko eguna denik. Euskal Herrian Euskaraz elkarteak salatu duenez, "hizkuntza normalizatzea helburu zuen legea izan arren, 30 urteren ostean, aurrez erdarek inposatutako mugak ez dira gainditu".

Zenbait arlotan aurrera egin dela dio Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, baina gaur egun oraindik "euskaraz bizi nahi izatea inposizioa dela sinetsarazi nahi digutela" salatu du, eta "horrek frogatzen du erakunde honen irudiko legeak helburuak bete gabe jarraitzen duela".

Salaketa gisara gaur giza katea egingo du mugimendu honek Gasteizko Legebiltzarraren inguruan “Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak” lelopean.

Ezker Abertzaleak ere bat egin du mobilizazioarekin. Ohar batean adierazi dutenez, "azken hiru hamarkadetako hizkuntza politikekin jarraituz gero, euskara hizkuntza minorizatua izatera kondenatua dagoelako".

EH Bilduk beste estatus juridiko bat eskatu du

Euskararen Legeak 30 urte bete dituen arren, oraindik euskara "arriskuan" dagoela esan du EH Bilduk, horregatik, "estatus juridiko berri bat egiteko akordio nazional" batera iristeko eta "Euskal Herri osoan ofizial egiteko" proposamena egin du.

Azken hiru hamarkadatan "gizarteko arlo guztietan lan handia" egin dela onartu duen arren, euskarak "hizkuntza normalizatua izan gabe" jarraitzen duela kritikatu du koalizioak.

Hori dela eta, EH Bilduk politika linguistiko "eraginkorrago bat" nahi duela esan du, eta horretarako estatu juridiko berri bat eta neurri "ausartagoak" behar direla uste du.

Euskaraz bizitzeko aldarria kalera ateratzerako deia egin du Kontseiluak eta euskaraz lan egiten duten aurpegi ezagunek atxekimendua agertu diote abenduaren 1ean "Euskaraz Bizi Nahi dugu” lelopean Donostian egingo den manifestazioari.Joxe Juan Ugalde Euskadi Irratiko lankideak irakurri duen agirian, "Euskaraz bizi nahi dugu, horixe delako gure hizkuntza", aldarrikatu du. "Natural sentitzen duguna, natural egiten duguna eta egiten gaituena. Euskaldunak gara eta hala izan nahi dugu gero ere. Ez da ordea, osoki norberaren esku dagoen zerbait", azpimarratu du.Hori lortzeko euskara ezagutzea ezinbestekoa dela esan dute eta ezinbestekoa izateaz gain, eskubidezkoa ere badela gaineratu dute.Kontseiluko idazkari nagusiak, Paul Bilbaok, euskaraz bizitzeko nahia adieraztera animatu die herritarrei.Sare sozialetarako ere deialdia egin dute. Horretarako "zer da zuretzat euskaraz bizitzea?" galderari erantzuteko proposamena egin dute. 140 karakteretan, Twitter-en esandako galderari erantzutea eskatu diete herritarrei, "#euskarazbizinahidut hitz gakoa erabiltzeko proposamena egiten diegu”, esan duBilbaok.Euskararen Legeak 30 urte30 urte bete ditu Euskararen Legeak, bi zutabe nagusi dituen araudiak: erakundeetan euskaraz artatua izateko eskubidea aitortzen du batetik, eta ondorioz, eta bigarrenik, EAEn dauden administrazio publikoen euskalduntzea bultzatzen du, legeak berak dioenez, modu progresiboan. 1982an, Pedro Miguel Etxenikek onartu zuen legea hezkuntza sailburu zenean, EAJ, PSE, UCD eta Euskadiko Ezkerraren babesarekin. Hala ere, Etxenikek berak onartu du aurrera egin den arren, asko dagoela egiteko oraindik eta horretarako zenbait arlo aipatu ditu, besteak beste, Ertzaintza, Justizia, eta Osakidetza. Hala ere, etorkizuna legean baino euskaldunen borondatean dagoela gaineratu du.Jaurlaritzak Miramar jauregian ospatu du goizean legearen urteurrena.Hala ere, denek ez dute uste ospatzeko eguna denik. Euskal Herrian Euskaraz elkarteak salatu duenez, "hizkuntza normalizatzea helburu zuen legea izan arren, 30 urteren ostean, aurrez erdarek inposatutako mugak ez dira gainditu". Zenbait arlotan aurrera egin dela dio Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, baina gaur egun oraindik "euskaraz bizi nahi izatea inposizioa dela sinetsarazi nahi digutela" salatu du, eta "horrek frogatzen du erakunde honen irudiko legeak helburuak bete gabe jarraitzen duela". Salaketa gisara gaur giza katea egingo du mugimendu honek Gasteizko Legebiltzarraren inguruan “Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak” lelopean. Ezker Abertzaleak ere bat egin du mobilizazioarekin. Ohar batean adierazi dutenez, "azken hiru hamarkadetako hizkuntza politikekin jarraituz gero, euskara hizkuntza minorizatua izatera kondenatua dagoelako".EH Bilduk beste estatus juridiko bat eskatu duEuskararen Legeak 30 urte bete dituen arren, oraindik euskara "arriskuan" dagoela esan du EH Bilduk, horregatik, "estatus juridiko berri bat egiteko akordio nazional" batera iristeko eta "Euskal Herri osoan ofizial egiteko" proposamena egin du.Azken hiru hamarkadatan "gizarteko arlo guztietan lan handia" egin dela onartu duen arren, euskarak "hizkuntza normalizatua izan gabe" jarraitzen duela kritikatu du koalizioak.Hori dela eta, EH Bilduk politika linguistiko "eraginkorrago bat" nahi duela esan du, eta horretarako estatu juridiko berri bat eta neurri "ausartagoak" behar direla uste du.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X