Milioi bat erretzaile gutxiago, Tabakoaren aurkako Legearen ondorioz
Tabakoaren aurkako Legea indarrean jarri zutenetik, milioi bat pertsonak utzi diote erretzeari Espainian, hainbat ikerketaren arabera. Legeak bi urte egin ditu urtarrilaren 2an.
Francisco Rodriguez Lozano Tabakismoaren Prebentziorako Batzorde Nazionalaren presidenteak adierazi duenez, “Legea ostalaritza esparruko langileei begira egin zen, lantokian tabakoaren kea arnastu behar zutelako. Ez zen egin leku publikoetan erretzea debekatzeko”.
Gainera, zigarroen salmenta % 15,9 erori da, eta, Rodriguez Lozanok argitu duen bezala, “horrek esan nahi du gutxiago erretzen dela edo gutxiagok erretzen dutela”.
Osasun arloari dagokionez, asmak eta bihotzekoek jotako askoz jende gutxiago ospitaleratu dutela konprobatu dute.
Rodriguez Lozanoren esanetan, oinarria heziketan dago. Haren ustez, “gizarteari tabakoak ekartzen dituen arriskuez hitz egin behar zaio”.