Okina udalerrian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi mendizale erreskatatu dituzte Pagogan mendian, Araban

Iruña Oka eta Okinaren artean mendi-ibilbidea egiten ari zirela, galdu egin dira. SOS Deiak deitu ostean, erreskatatu dituzte. Biak onik daude.

Ertzaintzak 34 eta 38 urteko bi mendizale erreskatatu ditu igande arratsaldean Pagogan mendian, Arabako Okina udalerrian. Bi mendizaleak Iruña Oka eta Okinaren artean mendi-ibilbide bat ari ziren egiten. Bikotea galdu egin da, eta 17:00ak inguru SOS Deiak deitu du.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erreskate talde bat eta larrialdiei aurre egiteko teknikari bat mobilizatu dituzte. Mendizaleak 19:00ak pasata aurkitu dituzte, Ullibarriko udalerrian.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X