Espainiako zientzialariek
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alzheimerraren aurkako lehenengo txertoa sortu dute

Gaixotasunari aurrea hartzeko eta alzheimerraren ondorioak murrizteko balio izango du, gaur Ramon Cacabelos medikuak iragarri duenez.
18:00 - 20:00
Alzheimerraren kontrako txertoa laster egon liteke prest

Espainiako zientzialari talde batek alzheimerraren aurkako lehenengo txertoa sortu du. Gaixotasunari aurrea hartzeko eta alzheimerraren ondorioak murrizteko balio izango du, gaur Ramon Cacabelos medikuak iragarri duenez.

EB-101 txertoa arratoietan probatu dute, eta Estatu Batuetan ekoitzi ahal izateko patentea lortu dute dagoeneko. Zientzialari talde horrek AEBetan egingo ditu aurreneko ikerketak gizakiekin.

Ikertzaileek hiru edo lau hilabete barru ekingo diete entsegu horiei. Sei edo zortzi urte behar izango dituzte ondorioak lortzeko, AEBetako Gobernuak egindako eskaeren arabera.

Oraingoz, arratoietan egindako saioen arabera, gaixoen bizi-itxaropena bikoizteko erabili ahal izango da txertoa (egun, hiru eta zortzi urte artean bizi dira).

Hala ere, gaixoen bizi-itxaropena handitzea ez da ikertzaileen helburu nagusia, gaixoen bizi baldintzak hobetzea eta bizimodu duinagoa ematea baizik. Munduan 25 milioi pertsonari eragiten die alzheimerrak; horietatik 1,3 milioi, Espainian. Urtean 150.000 kasu berri agertzen dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X