Minbizia, alzheimerra eta IHESA ikertzeko proteina aurkitu dute
CSIC erakundeak gidatutako nazioarteko ikerketa batek alfa2macroglobulina proteinaren egitura tridimentsionala argitu du. Odolean dagoen inhibitzaile erraldoia da alfa2macroglobulina, eta hainbat proteinasaren eragina blokeatu dezake.
Angewandte Chemie aldizkariaren azken zenbakian argitaratu dituzte ikerketa honen ondorioak, eta, minbiziaren, alzheimerraren eta IHESAren ikerketan lagungarri izan daitezke. Izan ere, ikerketak agerian utzi duenez, beste entzima batzuk mozteko helburua duten proteinen aurrean tranpa gisa jarduten du alfa2-macroglobulina izenekoak.
Adituen arabera, inhibitzaile honen inguruko berrikuntzarik nagusiena da ''mekanismo konplexu baten bidez harrapakinak barruan biltzen dituela, landare haragijaleen antzera ''. ''Bertan harrapatuta gelditzen da'', azaldu dute.
Beste proteina batzuk mozten dituen entzima da proteinasa, eta, besteak beste, digestio-traktuan daukagu, jaten ditugun proteinak deskonposatzeko.
CSIC erakundeak gidatutako nazioarteko ikerketa batek alfa2macroglobulina proteinaren egitura tridimentsionala argitu du. Odolean dagoen inhibitzaile erraldoia da alfa2macroglobulina, eta hainbat proteinasaren eragina blokeatu dezake.Angewandte Chemie aldizkariaren azken zenbakian argitaratu dituzte ikerketa honen ondorioak, eta, minbiziaren, alzheimerraren eta IHESAren ikerketan lagungarri izan daitezke. Izan ere, ikerketak agerian utzi duenez, beste entzima batzuk mozteko helburua duten proteinen aurrean tranpa gisa jarduten du alfa2-macroglobulina izenekoak.Adituen arabera, inhibitzaile honen inguruko berrikuntzarik nagusiena da ''mekanismo konplexu baten bidez harrapakinak barruan biltzen dituela, landare haragijaleen antzera ''. ''Bertan harrapatuta gelditzen da'', azaldu dute.Beste proteina batzuk mozten dituen entzima da proteinasa, eta, besteak beste, digestio-traktuan daukagu, jaten ditugun proteinak deskonposatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko