Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Claire Haran hil da, Hotel des Basques Seaskari eman zion emakumea

"Euskararik gabe, galdua da Euskal Herria", azaldu zion Haranek Berria egunkariari, eraikina Seaskari eman ostean.

Claire Haran hil da bart gauean, duela hiru urte Baiona Ttipiko Hotel des basques-en eraikina Seaskari eman zion emakumea, 89 urte zituela.

Azken Herri Hurratsean omenaldia egin zioten, eta Seaskaren alde eta euskararen alde egindako keinua gogoratu du nahi izan du Ur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Gurasoek 1956an sortu zuten hotela. "Euskararik gabe, galdua da Euskal Herria", azaldu zion Haranek Berria egunkariari, eraikina Seaskari eman ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X