Justin Bieberren jarraitzaile bilbotarrek Twitter piztu dute
Justin Bieber abeslari gazteak Barakaldon eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu dela iragarri dute gaur goizean. Ordu batzuk barru, #BilbaoDeservesBT hashtaga 'trending topic' bilakatu da.
Abeslariaren jarraitzailaileek egin dituzten iruzkin gehienak kexaz eta kritikaz beteta zeuden:
- @Clau_Kidrauhl: Hau guztia dirua irabazteko egin dutenen ametsak inoiz ez betetzea espero dut
- ¿¿@ire_sanchez97: Bieberren milaka jarraitzaileren ilusioarekin jokatu dute. Hau ez da bidezkoa. Min handia ematen du zure idoloa ezin ikusi izanak
- @LauABJ: Hegaldia hartuta zuten, eta hotela erosita. Egun handirako egunak kontatzen zituzten eta orain bertan behera utzi dute! Ez da bidezkoa!
- @BiebsLoveLife: Sinestezina, ni Bartzelonako kontzertura noa eta zin dagizuet orain ez dutela egiten eta edozer egin dezakedala, hiltzera iritsiko nintzateke
- ¿@LauraLoveJustB Justin Bieberrek bertan behera uzten zuen lehenengo kontzertua izan behar genuen? #SPAINISDIFFERENT #BilbaoDeservesBT
Barakaldoko kontzertua bertan behera uzteak penarik eman ez dien erabiltzaileak ere izan dira, eta abeslaria kritikatzeko aprobetxatu dute:
- @1D_inspiresus: Justin orain bere etxe zoragarrian lur jota dago, oihu eginez: "Ez da justua, irtenbide bat aurkitu behar duzue! Jajaja inuzenteak...
- ¿@Biritzen Udaran etor dadila, horrela ez da lehorterik izango.
- @aranagoiri: JAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJAJA #BilbaoDeservesBT
- ¿@Pedubear: Justinek txoritxoak marraztu dizkizue airean, bira faltsua promestu zizuen eta sinestu egin zenuten. #BilbaoDeservesBT
Badira berria oraindik sinesten ez duten pertsonak ere, eta itxaropenari lekua utzi diote, galtzen den azkeneko gauza baita:
- ¿@stratfordwish: Justinek ez du hau gertatzea utziko, ez dizue huts egingo, ikusiko duzue. #BilbaoDeservesBT
- @CandysJedward: Zuretzako etorkizunak prestatuta duena, lehenago edo beranduago iritsiko da. #BilbaoDeservesBT