Mendi-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elorrioko eskiatzaile bat zauritu da hegal batetik erorita, Belaguan

Erorketaren ondorioz, hainbat kolpe eta zauri jaso ostean, 28 urteko eskiatzailea helikopteroz erreskatatu eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Elorrioko 28 urteko eskiatzaile batek hainbat kolpe eta zauri jasan ditu gaur Lakartxelako mendiko hegal batetik erori ostean, Belaguan.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, biktimaren senitartekoek 112 telefonora deitu dute 12:31ean istripuaren berri emateko. Handik gutxira, Nafarroako Gobernuko helikoptero eta mediku-talde bana mobilizatu dituzte.

13:30ean eskiatzailea aurkitu dute, eta helikopteroz erreskatatu eta Nafarroako Ospitalera eraman dute. Dirudienez, eskiatzaileak klabikula apurtu du, eta zenbait kolpe eta urradura jaso ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X