Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Arga ibaia, Iruñea parean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ibaien egoera: Goizaldeko itsasgorak ez du eragin larririk izan, baina azken orduetan Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia eta Maruri parean, eta ura garaje zein etxebizitzetan sartu da. Nafarroan, Ebro ibaiaren emariari adi jarraitzen dute., bereziki, Castejonen.
- Noiz atertuko du?: Giroa goibela eta euritsua izango da oraindik, batez ere Kantauri isurialdean. Orduak pasa ahala atertuz joango da eta ostarteak zabalduko dira. Egunaren azken orduetan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira.
- Greba Tubos Reunidosen: Amurrioko eta Trapagarango Tubos Reunidoseko langileak 24 orduko geldialdia egitera deituta daude gaur, bost eguneko protestaldiaren lehenean, 301 kaleratze aurreikusten dituen EEEaren aurka egiteko (kaleratzeetatik 274 Amurrioko lantegian aurreikusten dira). Enpresa batzordeek eta zuzendaritzak bilera egingo dute 11:00etatik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera