TRAFIKO-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irtenda

Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta daude, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.

Irudia: Nafarroako suhiltzaileak

Sei pertsona zauritu dira astelehen arratsaldean Faltzesen (Nafarroa), euren autoa autoa errepidetik atera eta maldan behera erorita.

Istripua arratsaldeko 16:45 inguruan gertatu da, Faltzeseko Salbatore Basilikarako asfaltozko bide batean. Ibilgailua 5 metro inguru erori da lubetatik.

SOS Nafarroako Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak Azkoiengo parkeko suhiltzaileak, oinarrizko bizi-euskarriko bi anbulantzia, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), inguruko mediku-talde bat eta Foruzaingoaren Tuterako polizia-etxeko Faltzesko Udaltzaingoko eta Bide Segurtasuneko patruilak bidali ditu gertakarien lekura.

Istripuaren ondorioz, sei pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Iruñera. Gidariak, 20 urteko gizonezko batek, polikontusioak izan ditu eta ospitaleratuta dago, pronostiko erreserbatuarekin. Gainerako zaurituak adingabeak dira eta pediatrian ingresatuta daude, guztiak pronostiko erreserbatuarekin. 

Tuterako Foruzaingoko Argiketa Brigadako agenteak istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X