TRAFIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta

BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.

Luizia Aulestian Luizia Aulestian

Bizkaiko eta Gipuzkoako bigarren mailako errepideetan arretaz gidatzea gomendatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, luiziak eta ur putzuak direla eta. 

N-1 errepidean luizi bat izan da, Idiazabal parean, eta errei bat itxi dute Donostiarako noranzkoan. 

Bestalde, Lezon (GI-3440 errepidea), Hernani inguruan (GI-2631 errepidea) eta Oñatin (A-2630 errepidea) luiziek eragindako gorabeherak konpondu dituzte, eta trafikoa normal dabil. 

Bizkaiari dagokionez, lur jausi bat izan da BI-630 errepidean, Karrantza parean, eta errei bat itxi behar izan dute. 

Horrez gain, Trapagaran inguruan sortutako eragozpenak konpondu dira.  

Edonola ere, arretaz gidatzea eta irten aurretik errepideen egoeraren berri izateko 902 112 088 telefono zenbakira deitzea edo www.trafikoa.net webgunean sartzea gomendatu dute agintariek. 

Bestalde, atzo, harritzar bat zintzilik geratu zen N-634 errepidean, Getaria parean. Menditik eror daitezkeen harri eta bestelakoei eusteko helburua duen burdinazko sareak geldiarazi zuen, eta, zorionez, ez zen errepide gainera erori.

Harritzarra bidetik kentzeko lanak egingo dituzte egunean zehar, eta eragozpenak sor daitezke inguru horretan. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Larrialdi zerbitzuetako langileak "oso pozik", herritarrek hala nahi izanda, txupinazoa botako dutelako

Urte osoan zehar, eta Sanferminetan bereziki, lana erruz egin arren, euren ahaleginak ez du beti merezitako aitortza jasotzen. Aurtengo txupinazoa botatzeko ardura eman diete herritarrek, eta festetako lanari gogoz ekiteko pizgarri izango da hori osasun langileentzat. Clint Fernandez Larrialdietako zuzendariordeak eta Araceli Sergio erizainak igoko dira Udaletxeko balkoira, Larrialdietako langile guztien izenean.

Joseba asiron iruñea alkatea sanferminak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Txupinazorako ordu gutxiren faltan, festak errespetuz eta segurtasunez igarotzeko deia egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak

Ordu gutxi barru festa lehertuko da Iruñean eta 2026 honetako sanferminen berritasun nagusiak aletu dizkio Joseba Asironek, Udaletxeko balkoian bertan, Maider Arteaga ETBko kazetariari. Errespeturako deia egin du, batez ere emakumeen askatasunarekiko. Jaien izaera herrikoiak iraun izanaz harro agertu da, bere zazpigarren eta legegintzaldiko azken sanferminen atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X