Irungo noranzkoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-1 errepidea itxita dago Legorretan, luizi baten ondorioz

Egun osoan itxita egongo da, eta zirkulazioa Legorretako herrigunetik eta A-15 autobidetik bideratuko du Ertzaintzak.
legorreta
Argazkia: EITB

N-1 errepidea itxita dago, Irungo noranzkoan, Legorretan atzo gertatutako luizi baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Errepidea ibilgailu guztientzat egongo da itxita egun osoan.

Antza denez, luizia atzo 22:30 inguruan gertatu zen, eta kamioi bat harrapatuta gelditu zen, baina gidaria onik atera zen eta ibilgailua bidetik erretiratu dute dagoeneko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak errepidea garbitzen ari dira, errepidea lehenbailehen irekitzeko. Errepidea garbitzen duten bitartean, zirkulazioa errepide zaharretik eta A-15 autobidetik bideratuko du Ertzaintzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X