DGTk abiadura 130 km/h-ra pasatzea proposatu du errepide batzuetan
Autobia eta autobide batzuetan abiadura 130 km/h izatera pasatu daiteke, baldintza jakin batzuk betez gero, besteak beste, bidearen zati horretan istripurik egon ez izana. Estatuko hainbat kaleetan, aldiz, ezin izango da 30 km/h baino gehiagora joan.
Zirkulazioko Arautegi Nagusia aldatzen den lege-dekretuaren airreproiektuaren zirriborroak hori jasotzen du. Halaber, ertza duten errepide konbentzionalen abiadura maximoa 90 km/h-ra murrizten du, egun, 100 kilometrotan ezarrita.
Proposamenaren arabera, zinturoia derrigorrez erabiltzeko salbuespenak bertan behera geratuko ziren, eta, adibidez, taxistek, merkantzien banatzaileek eta larrialdietako zerbitzuen ibilgailuetako bidaiariek jarri egin beharko lukete.