Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendizale bat zauritu da Gorbea inguruan

Mendizalea erori egin da eta hankan mina hartu du. Ondorioz, Ertzaintzak erreskatatu behar izan du eta ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak mendizale bat erreskatatu du Gorbea mendi inguruan, Zeanurin, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

12:30ean eman du mendizaleak abisua, hankan mina hartu eta ibili ezin zuela ohartaraziz.

Ertzaintzak erreskatatu behar izan du eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X