Etxegabetzeen aurkako protestak PPren egoitzetara eraman dituzte
Ehunka pertsonek protesta egin dute PPren egoitzen aurrean, Euskal Herriko hiriburuetan. Etxegabetzeen aurkako plataformak deituta (PAH), Hipoteka Lege "bidegabeak sortu duen drama soziala" salatu dute manifestariek.
Gasteizko escrache-a Araban egin den aurrenekoa izan da. Ertzaintzaren baimenik ez dute jaso manifestariek, eskakizuna garaiz egin ez dutelako. Horrela, kate bat osatu dute eta jai giroan PPren egoitzari bueltak eman dizkiote.
Oihuka "hurrengo etxegabetua diputatu bat" izatea eskatu dute 200 bat manifestarik. Plataformako bozeramaileek Iñaki Oyarzabal PPko idazkari nagusiari gutun bat eman diote. Legegintzako herri ekimenaren aurka ez egiteko eskatu diote PPri.
Donostian eta Bilbon
Stop Desahucios Gipuzkoak elkarretaratzea egin du arratsaldean, Donostiako PPren egoitzan. Poliziak estu hartu ditu eta debekuari helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari direla esan du Mikel Sanchez plataformako bozeramaileak. Helegitea aurkezteko 48 ordu ditu plataformak.
Hipotekak kaltetutakoen plataformako kideek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko PPren egoitzaren aurrean. Escrachea-k egiten jarraitu egingo dutela azpimarratu dute, nahiz eta Ertzaintzak politikoen etxeen aurrean deitutakoak debekatu dituen.
"Bizitzak jokoan daude eta diputatuek ez dute ikusi nahi" lelopean, hogei bat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Hipoteken Legearen aurrean PPk defendatutako jarreragatik.
Plataformako kideek kalean egin dute protesta eta, ondoren, PPko egoitzara igo dira, bilera bat eskatzeko idazki bat uzteko.
Gaurko elkarretaratzean ez da istilurik izan, eta Ertzaintzak ez du oztoporik jarri, atzo Donostian bestela gertatu bazen ere.
Arturo Aldekoa Bizkaiko PPko ordezkariak harrera egin die, eta bilera bat egiteko aukera aztertuko duela esan die plataforma horretako kideei.
Plataformako kideen hitzetan, gaur Madrilgo Kongresuan eztabaidagai dituzten zuzenketek beren herri ekimenaren espiritua deuseztatzen dute.
Aurreratu dutenez, hilaren 19an Leopoldo Barreda diputatua bizi den kalean beste escrache bat egiteko asmoa dute. Ertzaintzak jakinarazitako aginduaren ondorioz, Barredaren etxetik 300 metrora egin behar izango dute.
Ertzaintzak bi escrache galarazi ditu
Azken orduotan, bi escrache galarazi ditu Ertzainak, bata Donostian eta bestea Bilbon. Horren harira, Ertzaintzak berak azaldu du ez direla ekintza horiek ''debekatzen ezta oztopatzen ari''. ''Zenbait neurri ezartzen dira manifestatzeko eskubidea baliatzerakoan beste eskubide batzuk ez urratzeko'', azaldu du Segurtasun Sailak ohar baten bidez.
Ohar horren bidez, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak gogora ekarri du gizabanakoen eskubideak urratzeko aukera dagoen lekuetan edo guneetan egiten den edozein agerraldi, manifestazio edo aldarrikapen-ekitalditan pertsonen pribatutasuna babestea dela Ertzaintzaren betebeharra.
Politikarien jazarpenaren gaineko txostena eskatu du Estatuko fiskalak
Erkidego ezberdinetan ordezkari parlamentarioek jasaten ari diren jazarpenaren inguruko informazioa eskatuz idatzi bat helarazi die Estatuko Fiskaltza Nagusiko Idazkaritza Teknikoak erkidegoetako fiskal nagusiei, tartean Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiari ere.
Madrilen
Ehun pertsona baino gehiago PPren egoitzatik gertu protesta egiten ari dira 19:00etatik, Madrilgo Genova kalean. Poliziak segurtasun neurri handiak ezarri ditu eta elkarretaratzea liskarrik gabe egiten ari dira.
Manifestariak Genova kalearen eta Alonso Martinez plazaren elkargunean eseri dira. Genova kalean zirkulazioa itxi dute. Manifestariak ezin dira PPren egoitzara hurbildu, Poliziak hesi bikoitza jarri duelako. Colon inguruan antzeko dispositiboa ezarri dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ordu aldaketa: Udako ordutegia bueltan da
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 2:00etan ordua aldatu beharko da, eta 3:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsurengatik: osasuna eta energia kostua.
Futbol arbitro batek, emakume adingabea bera, irainak eta mehatxuak salatu ditu Basauriko partida batean
Bizkaiko Futbol Federakundeko lehiaketa batzordea gaur elkartzekoa da gertatutakoa aztertzeko eta balizko neurriak aztertzeko. Basauriko futbol taldeko jokalariak, teknikariak eta zaleak barne, irainka hasi ziren, talde bisitariak berdinketa (3-3) lortu eta gero.
BI-30 errepidean izandako istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin eta Arrontegin
Ezbeharra goizean goiz gertatu da Erandion, eta errei bat itxi behar izan dute Galdakaorako noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira.
EHUk unibertsitate-komunitatean errespetua eta bizikidetza indartzeko protokolo bat bultzatuko du
Ekimenak bitartekotza, partaidetza eta sentsibilizazio-neurriak izango ditu, eta komunitate osoaren ekarpenak jasotzeko plataforma digital bat izango du oinarri.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Berdintasunerako Emakunde Saria
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Korrika Gipuzkoan sartu da!
Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldean. Berastegiko udaleko ordezkariek sartu dute lekukoa Gipuzkoara. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mailopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute, Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 06:00ak aldera Beran izango dute.
Familia batek salatu du Durangoko egoitza bateko erabiltzaileek "gabezia larriak" dituztela
Egoitzako zuzendaritzak ukatu egin ditu akusazioak, lantaldearen "profesionaltasuna" defendatu du, eta ziurtatu du Bizkaiko Aldundiak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela.
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batean izandako sutean
Trino Uria kalean piztu da sua eraikineko azken solairuan, asteleheneko ordu bata aldera. Bi lagun artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute, eta sua kontrolpean duten arren, Azpeitia eta Eibarko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.