Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lizarrako etxebizitza bat hustu dute, sute baten ondorioz

Galdara batekin izan du suteak zerikusia, lehen informazioen arabera.

Bost solairuko etxebizitza bat hustu egin behar izan dute ostegun honetan Lizarran (Nafarroa), sute baten ondorioz, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Principe de Viana kaleko 14. zenbakian izan da ezbeharra, eta, lehen informazioen arabera, galdara batekin izan du zerikusia.

Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Foru-Polizia eta anbulantzia bat bertaratu dira tokira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X