Kursaal Jauregian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.700 aditu bildu dira Donostian, autismoaren inguruko kongresuan

Autismoak zergatik eragiten dien gizonezkoei emakumezkoei baino gehiago, eta horrek tratamenduetan ekarri ditzakeen aldaketak aztertuko dituzte, besteak beste, gaurtik larunbata arte.
18:00 - 20:00
Autismoak mundu osoko adituak bildu ditu Donostian

Haurdunaldia baino hilabete lehenago eta lau asteren ondoren azido folikoa hartzeak % 39 murriztu dezake haurrak autismoa izateko arriskua, adituen arabera. Besteak beste, ingurumen-baldintzek eta bizimodu ohiturek autismoan duten eragina ari dira aztertzen Donostian bildutako profesionalek. 40 herrialdetako 1.700 aditu bildu dira gaurtik datorren maiatzaren 4a arte Kursaal Jauregian, International Meeting for Autism Research (IMFAR) autismoari buruzko nazioarteko kongresuan parte hartzeko.

Autismoaren inguruko zalantzak oraindik asko dira, baina jatorria genetikoa dela argitu du Joaquin Fuentes kongresuaren presidenteak. Edonola ere, ''geneak ez dira mugiezinak'', adituaren hitzetan, eta horien ''adierazpena'' alda liteke, ohituren, elikaduraren eta bizimoduaren arabera. Aldaketa hauek hurrengo belaunaldira igaro litezke, Fuentesek argitu duenez.

Diagnostikoa ahalik eta arinen egitea funtsezkoa dela gogoratu du Fuentesek.

Zergatik eragiten die gehiago gizonezkoei?

Autismoak zergatik eragiten dien gizonezkoei emakumezkoei baino gehiago, eta horrek tratamenduetan ekarri ditzakeen aldaketak aztertuko dituzte, besteak beste.

Azken ikerketek agerian utzi dute generoak autismoan duen garrantzia, eta hortaz, arazo horri aurre egin ahal izateko bide eta tratamendu berriak ikertzea da egun helburu nagusietako bat.

Izan ere, autismoak neska bakoitzeko lau mutili eragiten die, eta koefiziente intelektual handikoen artean, ratioa are handiagoa da; horien artean, neska bakoitzeko zortzi mutili eragiten die.

Ikerketaren ikuspegia aldatzeko beharra izango dute aztergai egunotan Donostiako kongresuan. Banakakoen tratamenduetan soilik ez, aurerantzean autismoa generoan ere fokua jarriz ikertu behar dutela azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X