2.100 desnutrizio kasu atzeman dituzte haurretan, Bartzelonan
Irene Rigau Irakaskuntza kontseilariak iragarri du protokolo bat lantzen ari direla Kataluniako eskoletako ikasleen "elikagai behar larriari" aurre egiteko; izan ere, 2.100 desnutrizio kasu atzeman dituzte Bartzelonan, Kataluniako Generalitateak prentsa-agiri batean jakinarazi duenez.
Sozialistek Parlamentuan egindako galdera bati erantzuteko egin ditu Rigauk adierazpenok. Iragarri duenez, protokolo bat sortuko dute, eskola, kasuak atzematen dituen lehenengo erakundea, zerbitzu sozialekin harremanetan jar dadin. Oraingoz, 2.100 kasuetako 740 artatu ditu Generalitateak.
Bestalde, 2008-2009 ikasturtean 56.900 ikaslek jangelako bekak jaso zituztela eta aurten 64.000 izango direla jakinarazi du.
Beka horiek udalen eskumena badira ere, Generalitateak ematen die dirua; hori dela eta, etengabeko harremanetan omen daude bi erakundeak.
Gainera, eskolako jangeletako % 21eko BEZ zerga murrizteko lanean dihardutela adierazi du kontseilari kataluniarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko