Jazoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da itota Bakion

Hilotza portuaren inguruan topatu dute, eta oraindik ez dago argi zelan jazo den gertaera. 63 urteko Bilboko bizilaguna da.
Gizonezko bat hil da itota Bakion
Gizonezko bat hil da itota Bakion. Argazkia: EITB

Gizonezko bat hil da, itota, Bakio kostaldeko herrian, Bizkaian, Segurtasun Sailak eitb.com atalari esan dionez. Hildakoa 63 urteko Bilboko bizilagun bat da.

Hilotza 12:40 aldera agertu da portuaren inguruko uretan. Bertan zegoen lagun batek ohartarazi ditu sorosleak, ur gainean pertsona bat flotatzen ikusi ondoren.

Sorosleek uretatik atera dute, eta suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute. Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia ere bertaratu da, baina ezin izan dute gizona salbatu.

Hilotza Bilbora igorri dute, autopsia egin eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X