Ezbeharra Santiagon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santiagoko tren-istripuko zauritu kopurua 32ra jaitsi da

Uztailaren 24an Santiagon izandako tren-istripuko zauritu kopurua 32ra jaitsi da, horietatik lau larri daude.
santiago
Santiagoko tren-istripuaren irudia. EFE

Uztailaren 24an Santiagon izandako tren-istripuan zauritutako pertsona kopurua 32ra jaitsi da, horietatik lau larri daude.

Osasun Departamentutik jakitera eman dutenez, ospitaleetan dauden pertsonen kopurua jaitsi egin da, ostiraletik aurrera izandako alten ondorioz.

Guztira, 15 gaixok Santiagoko ospitaletan jarraitzen dute, horietatik lauk larri; beste hamar Rosaledako poliklinikan daude, bost Coruñako Ospitaletan, bat CHOPen eta beste bat Ferrolen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X