Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hilotz bat agertu da Arga ibaian Burlata parean, Nafarroan

Adindun baten gorpua da. Senitartekoek ez zuten haren desagerpena salatu. Hasierako ikerketaren arabera, ez da indarkeriazko heriotza izan.

Adindun baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Burlatan (Nafarroa). Biktimaren senitartekoek ez zuten haren desagerpena salatu, baina hilotza identifikatu dute.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Arga pasealekutik igarotzen ari zen talde batek eman du abisua 10:30ak inguruan eta zerrategi parean gorpu bat ikusi dutela ohartarazi du.

Foru Polizia heriotzaren nondik norakoak ikertzen dabil, baina hasierako zantzuen arabera, ez da indarkeriazko heriotza izan.

Epaileak baimena eman ostean, gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egin diezaioten.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X