Gizon batek bikotekide ohia hil du Benicassimen
64 urteko emakume bat da biktima. Hainbat labankada jaso ondoren, larri eraman dute Castelloko Ospitale Nagusira, eta han hil da. Ustezko erasotzailea, 70 urteko gizona, atxilotuta dago.
Benicassimgo osasun-zentroa, biktimak lan egiten zuen tokia. Argazkia: EFE
Gizon bat bat atxilotu dute astelehen honetan Benicassimen (Castello), bikotekide ohia arma zuri batekin hil duelakoan.
Guardia Zibilak baieztatu dutenez, goizean izan da hilketa, Benicassimeko Osasun Zentroan, biktimaren lantokian. Erizaina zen.
Erasotzaileak hainbat labankada eman dizkio emakumeari, eta larri zaurituta, Castelloko Ospitale Nagusira eraman dute anbulantzian. Handik ordu gutxira, bertan hil da.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa), eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik. Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera