Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Lasarten autobus batek harrapatuta

Hildakoa 54 urteko gizonezkoa da, eta Lasarten bizi zen.
Ezbeharra gertatu den lekuaren irudia. Argazkia: EiTB
Ezbeharra gertatu den lekuaren irudia. Argazkia: EiTB

54 urteko gizonezko bat hil da igande honetan N-1ean Lasarten, Irunerako noranzkoan, autobus batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 06:15 inguruan gertatu da N-1 errepideko 453 kilometroan, eta, antza denez, autobus batek gizonezkoa harrapatu du eta bertan hil da.

Oinezkoa Lasarteko bizilaguna da eta bertaratutako medikuek baieztatu egin dute heriotza.

Ertzaintzak ikerketa ireki du, eta lekuko bila dabil zer gertatu den argitzeko. Ezbeharraren gaineko informazioa duten lekukoek Gipuzkoako Trafiko Zerbitzura, 943.539.119 telefonora, dei dezakete.

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X