Desagerpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abuztuan Lizarran desagertutako nerabea onik agertu da Bartzelonan

Foruzaingoak Bartzelonan aurkitu du abuztuaren 1ean Lizarran desagertu zen 16 urteko gaztea.

Foruzaingoak onik aurkitu du Bartzelonan abuztuaren 1ean Lizarran desagertutako adingabea. Nerabearen amak eman zuen desagerpenaren berri.

Bilaketa lanetan Guardia Zibilaren eta Mossos d'Esquadrako agenteen laguntza izan du Foruzaingoak. Mossos d'Esquadrako agenteak izan dira gaztea Bartzelonan jaso eta adingabeen egoitza batera eraman dutenak.  Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, nerabea jada etxean dago.

Abuztutik desagertuta

Abuztuaren 1ean desagertu zen gaztea Lizarran. Ordutik, Foruzaingoa haren ingurua ikertzen aritu da, desagerpenaren arrazoiak argitu nahian. Poliziak jakin zuenez, abuztuko lehen egunetan Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat herritan ibili zen nerabea.

Hala ere, Foruzaingoak gaztearen sakelako telefonoaren zenbaki berria lortu zuen, eta horren bidez jakin ahal izan zuen Bartzelonan zegoela.

Behin baino gehiagotan nerabearekin harremanetan jartzen saiatu arren, aste honetan lortu du Foruzaingoak harekin hitz egitea eta non zegoen jakitea. Mosso d'Esquadrako agenteak arduratu dira gaztea jaso eta adingabeen zentro batera eramateaz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X