Manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garoña itxi eta 'berehala' eraisteko eskatu dute Gasteizen

Javier Marotoko Arabako hiriburuko PPko alkatea ez da protestan egon, nahiz eta manifestaziorako deialdia Udalak egindakoa izan.
Garoñaren kontrako protestak ehundaka gasteiztar atera ditu kalera. Efe.
Garoñaren kontrako protestak ehundaka gasteiztar atera ditu kalera. Efe.

Gasteizko bizilagunek Garoñako zentral nuklearraren itxiera eta 'berehalako' eraisketa eskatu dute manifestazio batean.

Protestan, oposizioko alderdi guztien ordezkariak izan dira (EAJ, PSE eta EH Bildu), baina ez Javier Maroto alkatea (PP). Udalak manifestazioa deitu zuenean, protagonismo osoa herritarrei uzteko asmoa agertu zuen Marotok, baina alkateari ez zaizkio batere gustatu manifestazioaren bukaerako manifestuan Espainiako Gobernuari egindako kritikak.

Manifestazioa 'Garoña behin betiko itxi eta berehala eraitsi- Por el cierre definitivo y desmantelamieto inmediato de Garoña' lelopean egin dute. Pankarta Ingurugiro Kontseiluko, Gizarte Kontseiluko eta ACOVIko ordezkariek eraman dute.

Martxa 18:30ean hasi da, Bilbao Plazan, eta Foruen Plazan amaitu. Bukaeran manifestu bat irakurri dute Elisa Rueda idazle, aktore eta euskara irakasleak eta Miguel Angel Ruiz Gizarte Batzordeko presidenteak.

"Ez da errentagarria"

Manifestua Gasteizko Udaleko taldeek adostu dute, PPk izan ezik, eta Espainiako Gobernuari zentrala "berehala" eraisteko exijitu diote, "berriro martxan jartzeko aukera guztiekin amaitzeko".

"Garoñaren jarduera arriskutsua da, horretan ez dago zalantzarik, eta, amortizatuta egon arren, erakunde publikoen diru-laguntzarik gabe ez da errentagarria. Ondorioz, herritar guztien baliabideak behar ditu", salatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X