Bankuei etxebizitzak kentzeko lege nafarra, bertan behera
Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du gaur etxegabetzeak saihesteko banketxeei etxebizitzak kentzea ahalbidetzen zuen lege nafarra.
Konstituzionaleko iturriek jakitera eman dutenez, Espainiako Gobernuak irailean "etxegabetzeen kontrako" legearen aurka jarri zuen helegitea aintzat hartu ostean iritsi da erabakia.
Zehazki, lege horren 1, 2, 5 ,6 eta 7. artikuluen kontra jarri zuen Espainiako Gobernuak helegitea, Estatuaren diren eskumenak urratzen dituela argudiatuta. Ondorioz, 161.2 artikulua oinarri hartuta legea bertan behera uztea eskatu zuen. Gobernuak helegite horretan defendatu zuenez, etxebizitzarako oinarrizko eskubidea ezin da erkidegoek etxebizitza eta hirigintza arloan dituzten eskumenetan integratu, behintzat espainiar guztien berdintasunaren oinarrizko eskubideari eragiten dionean.
Auzitegi Konstituzionalak erabakia helarazi eta 15 eguneko epea eman dio Nafarroari alegazioak jartzeko.
Nafarroako parlamentuak ekainaren 27an onartu zuen legea, PSNren, Bilduren, Aralar_Nabariren eta I-Eren aldeko botoekin. UPNk eta PPk kontra bozkatu zuten.
Andaluzian ere
Joan den uztailean, etxegabetzeen kontra Aldaluziak onartutako dekretua ere utzi zuen bertan behera Auzitegi Konstituzionalak.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrika Gipuzkoan sartu da!
Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.
Familia batek salatu du Durangoko egoitza bateko erabiltzaileek "gabezia larriak" dituztela
Egoitzako zuzendaritzak ukatu egin ditu akusazioak, lantaldearen "profesionaltasuna" defendatu du, eta ziurtatu du Bizkaiko Aldundiak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela.
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batean izandako sutean
Trino Uria kalean piztu da sua eraikineko azken solairuan, asteleheneko ordu bata aldera. Bi lagun artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute, eta sua kontrolpean duten arren, Azpeitia eta Eibarko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egin du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibili da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratu da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.