Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona larri zauritu dira bi autok elkar jota, Arrankudiagan

Zaurituetako bat Laudiokoa da, bestearen daturik ez dute zabaldu. Biak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Bi pertsona larri zauritu dira gidatzen ari ziren autoek parez pare elkar jota, Arrankudiagan (Bizkaia).

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, BI-625 errepidean gertatu da ezbeharra, goizaldeko bostetan, eta Renault Clio bat eta Renault Megane bat izan dira talka egin dutenak.

Suhiltzaileek atera behar izan dute zaurituetako autoaren barrutik, eta gero Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte biak larri zaurituta. Zaurituetako bat Laudiokoa da eta 29 urte ditu; bestearen daturik, berriz, ez dute zabaldu.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da 07:20 arte eta zirkulazioa AP-68 errepidetik bideratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X