Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

IKEAko hiru zuzendari inputatu dituzte, langileak zelatatzeagatik

Langileen eta bezeroen aurrekari judizialen inguruan informazioa bilatzea egotzi diete hiru inputatuei. Langile talde baten salaketaren ondorioz atxilotu zituzten.
Frantziako IKEAko hiru zuzendari inputatu dituzte. EITB.
Frantziako IKEAko hiru zuzendari inputatu dituzte. EITB.

Frantziako IKEAko hiru zuzendari inputatu dituzte, ustez enpresa horretako langileak eta bezeroak zelatatzeagatik.

Inputatuen artean Stefan Vanoverbeke Frantziako IKEAko zuzendari nagusia, Dariusz Rychert finantza-zuzendaria eta Jean-Louis Baillot daude. Hiru auzipetuek Poliziaren aurrean deklaratu zuten atzo.

Langileen eta bezeroen aurrekari judizialen inguruan informazioa bilatzea egotzi diete hiru inputatuei. Langile talde baten salaketaren ondorioz atxilotu zituzten.

Iazko otsailean Le Canard Echaíne egunkariak argitaratu zuen IKEAko zuzendariak Poliziaren datuen artxiboan sartu zirela informazio hori lortzeko.

Guztira, epaileak hamar bat lagun inputatu ditu, baita Poliziaren lau funtzionario ere, informazioa jasotzearen truke IKEAren zuzendaritzatik dirua jasotzea leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X