Baso-suteak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Urzainkiko baso-sutea kontrolatutzat jo dute

Gaur gauean, Nabaskoze parkeko suhiltzaileak egongo dira bertan, zaintza-lanak egiten.

Urzainki inguruan piztutako baso-sutea kontrolatutzat jo dute jada, SOS Nafarroak astearte honetan jakitera eman duenez.

Azken 48 orduetan, erantzun operatiboa egokitu dute eguraldi txarraren aurrean. Hegoaldeko haizeen eraginez, perimetro barruko hainbat puntu berotan jardun dute, ur-linearekin, eskuzko tresnarekin eta aireko deskargekin.

Bertan jarraituko dute, lurreko brigaden, planifikatutako helikoptero-hegaldien eta kamera termikoa duten droneen bidez, sutea guztiz itzali arte.

Gaur gauean, Nabaskoze parkeko langileak egongo dira bertan, zaintza-lanak egiten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X