Desagertu egin da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50 urte inguruko gizonezko baten bila ari dira, Jaizkibel mendian

Goizean mendira atera eta eguerdian bazkaltzera azaldu ez denean, familiak abisua eman du.

50 urte inguruko gizonezko baten bila ari dira Ertzaintza eta Gurutze Gorria.

Goizean mendira atera eta eguerdian bazkaltzera azaldu ez denean, familiak abisua eman du.  Helikopteroak inguruan buelta eman du, baina ez du gizona aurkitu. Lurretik ari dira orain bilaketa lanetan Ertzaintza eta Gurutze Gorria.

Zure interesekoa izan daiteke

Antonio Aretxabala Geólogo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Antonio Aretxabala: "Euskadiko historiako lurrikararik handiena izan da"

Iruña Okan epizentroa duen 4 graduko lurrikara batek Araba astindu du astelehen honetan, abenduaren 8an. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Antonio Aretxabaleta geologo eta dibulgatzaile zientifikoak adierazi duenez, mugimendu sismikoa Euskadiko historiako handiena izan da. Gainera, lurrikarak agerian utzi du Araban orain arte ezezaguna zen faila bat dagoela. Zientzialariak nabarmendu duenez, ziur aski 1 eta 2 km arteko luzera izango du. Hala ere, oraindik atea irekita utzi behar zaio etorkizuneko ikerketei.

PERSONA SIN HOGAR EN LA CALLE, ETXEGABE BAT KALEAN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxerik gabeko 1.500 lagunek baino gehiagok egiten dute lo egunero kalean Euskadin, 2022an baino bi aldiz gehiagok

Horietako 10etik 7 hiru hiriburuetan bizi dira. Gainera, beste 2.700 etxegabe daude, baina gaueko harrera-zentroetan edo aterpetxeetan lo egiten dute. Gehienak gizonezkoak dira, eta atzerritarrak 10etik 8tan. Erdiak dio dirua edo ondasunak lapurtu dizkiotela, 10etik 4k irainak edo mehatxuak jasan dituela, eta 10etik 3k fisikoki eraso egin dietela.

Gehiago ikusi