Gizon bat atxilotu dute Gernikan, bikotekide ohia jipoitu, aizkora batekin mehatxatu eta ordu luzez atxikitzeagatik
50 urteko gizonaren aurkako urruntze agindua zeukan indarrean, emakume horren aurkako tratu txarren beste kasu batengatik. Erasotzailea espetxeratzeko agindua eman du udalerriko Guardiako Epaitegiak.
50 urteko gizon bat espetxeratu dute Gernikan (Bizkaia) bikotekide ohiari eraso egitea, aizkora batekin hiltzeko mehatxua egitea eta ordu luzez atxikita edukitzea egotzita. Erasotzaileak hautsi egin du biktimarekiko zuen urruntze agindua.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, erasoa astearte goizaldean izan zen. Emakumeak salaketan azaldu duenez, bikotekide ohiarekin topo egin zuen kalean, orduan, besotik heldu eta gertuko eraikin batera eraman zuen, indarrez.
Emakumea barruan zegoela, atxilotuak kolpeka eta ostikoka hasi zitzaion, eta hiltzeko mehatxua egin zion, aizkoraz. Gainera, gizonak atea ere blokeatu zuen, bertatik alde egin ez zezan. Emakumeak goizean lortu zuen etxetik irtetea, eta ospitalean artatu behar izan zuten, hainbat kolpe zituelako.
Salaketa jarri ondoren, agenteek susmagarria atxilotu zuten, igande arratsaldean. Emakumeak erasotzailearen kontrako urruntze agindu bat zuen indarrean, haren aurkako tratu txarren beste kasu batengatik; genero indarkeriako delitu gisa ikertzen ari zen.
Polizia-izapideak amaituta, atxilotua Gernika-Lumoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute astelehen honetan, eta, ostean, espetxeratu egin dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat berarekin eramaten saiatzearren
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.
Txinak konfrontazioa baztertu du AAren inguruko eztabaidan, eta "ongira bideratutako" teknologia defendatu du
Pekinek adimen artifizial ireki eta inklusiboaren nazioarteko araubidea eskatu du, eta ohartarazi du mehatxu-diskurtsoek eta "asmo txarreko lehiak" haren gobernantza oztopatzen dutela.
Uda beteko tenperaturak astea hasteko : gaur 30 graduak gaindituko dira aste erdian udazken giroari bide eman aurretik
Nafarroako hainbat tokitan, Iruñean eta Erriberan kasu, termometroak 35 graduraino iritsiko dira gaur. Bihar goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera.
Normandiako Lehorreratzetik Markinara: Abelek Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat du egurra garraiatzeko
Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat dabil Markina-Xemeingo mendietan. Abel Ibarluzea jabeak egurra garraiatzeko eta beste baserriko beste zenbait lanetarako erabiltzen du. Garai batean, Euskal Herrian ohikoa zen AEBko armadaren gerra-ibilgailu hauek ikustea. Gaur egun, Abelena da geratzen den bakarrenetako bat.
Gizon bat hil da Oiartzungo AP-8ko zerbitzugunean izandako zirkulazio istripu batean
61 urteko gizonak furgonetarekin izan zuen istripua atzo gauean, zerbitzugune baten barruan.
Imsersoren bidaiak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat gaur abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.