Etxegabetasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxerik gabeko 1.500 lagunek baino gehiagok egiten dute lo egunero kalean Euskadin, 2022an baino bi aldiz gehiagok

Horietako 10etik 7 hiru hiriburuetan bizi dira. Gainera, beste 2.700 etxegabe daude, baina gaueko harrera-zentroetan edo aterpetxeetan lo egiten dute. Gehienak gizonezkoak dira, eta atzerritarrak 10etik 8tan. Erdiak dio dirua edo ondasunak lapurtu dizkiotela, 10etik 4k irainak edo mehatxuak jasan dituela, eta 10etik 3k fisikoki eraso egin dietela.

PERSONA SIN HOGAR EN LA CALLE, ETXEGABE BAT KALEAN
Etxerik ez duen pertsona baten irudia, kalean. Argazkia: EITB MEDIA

Etxerik gabeko 1.500 pertsonak baino gehiagok kale edo eraikin abandonatuetan, txaboletan edo ibilgailuetan lo egiten dute gauero Euskadin, 2022an baino bi aldiz gehiago. Gaua kalean igarotzen duten etxerik gabeko pertsona horiek hiru hiriburuetan pilatzen dira nagusiki. Errealitate horren kopuruak gora egiten du urtetik urtera, eta horren atzean ezkutatzen dira migratzaileen drama, arazo ekonomikoak, diskriminazioa, familia eta gizarte isolamendua eta osasun mentaleko arazoak, besteak beste.

EAEn kalean dauden 1556 pertsona horietatik, 10etik 7 Bilbon, Donostian eta Gasteizen bizi dira gehienbat. Gainera, beste 2.700 etxerik gabe daude, baina gaueko harrera-zentroetan edo aterpetxeetan lo egiten dute.

Gizarte Informazio eta Ikerketako Zerbitzuaren zifren arabera, iazko urrian egindako zenbaketan oinarrituta, gehienak gizonak dira ( % 4 baino ez dira emakumeak), eta atzerritarrak, 10etik 8 kasutan, batez ere Afrika iparraldekoak.

Egoera horretara arazo ekonomikoengatik edo lan-arazoengatik iritsi direla diote. Eta 10etik 8k aitortzen dute bizi diren udalerrian geratzeko borondatea dutela. Gehienek diote diskriminatuta sentitu direla etxerik ez dutelako. Erdiek diote diru edo ondasun lapurretak jasan dituztela, 10etik 4k irainak edo mehatxuak, eta 10etik 3k eraso fisikoak. Sexu-eraso bat jasan dutenak ere badaude (emakumeak, kasu honetan). Pertsona asko, gainera, erabat isolatuta daude: bakarrik igarotzen dute eguna, eta ez dute harremanik familiekin.

Baliabideei dagokienez, 10etik 4k adierazi dute ez dutela inolako diru-sarrerarik. Hala dutenen artean, heren batek, gutxi gorabehera, laguntza publikoa jasotzen du, eta beste heren batek diru-sarrerak lortu ditu iturri pribatuetatik, dela laguntzarako sare sozial batetik, dela jarduera ekonomiko batetik, hala nola, txatarra bildu eta saltzetik eta eraikuntzatik. Deigarria da, era berean, erdiek baino gehiagok DSBEaren berri izan arren, % 9k soilik kobratzen duela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X