Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuari Garoña irekitzeko ahaleginak egitea egotzi diote

Garoñako zentral nuklearra berriro ez irekitzea eta azpiegitura hori desegiteko lanekin hastea eskatu dio Legebiltzarrak Rajoyren Gobernuari.
garoña central nuclear zentral nuklearra EITB
garoña central nuclear zentral nuklearra EITB

Eusko Legebiltzarrak Garoñako zentral nuklearra berriro ez irekitzea eta azpiegitura hori desegiteko lanekin hastea eskatu dio Espainiako Gobernuari. EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk onartutako ekimenean, Rajoyren Exekutiboari Garoña berriz irekitzea "inposatu" nahi izana egotzi diote. Talde guztiek, UPyDk eta PPk izan ezik, PSE-EEk aurkeztutako eskaera babestu dute.

Popularrek kontrako botoa eman badute ere, Javier Maroto Gasteizko alkateak babestu egin du Garoñaren aurkako proposamena beste behin ere, bere alderdiaren iritziaren aurka. Aurretik ere, birritan agertu da Maroto Garoñaren aurka, nahiz eta bere alderdiaren jarrera ofiziala beste bat izan. Iragan ostiralean, Gasteizko Udalak Mariano Rajoyren Gobernuari Garoña berriro irekitzea erraztuko lukeen neurririk ez adostea eskatu zion. Gaur, Legebiltzarrak Garoña berriro irekitzearen aurka egin du, "beharrizan energetikoei ez diolako ekarpenik egingo" eta energia nuklearra "arriskutsua" delako.

Egungo gizarteak energia berriztagarrien alde egin duela nabarmendu du Gasteizko Parlamentuak. Horrez gain, Endesa eta Iberdrola Garoñako jabeei ere zuzendu zaie gaur Legebiltzarra, euskal gizartearen gehiengoaren nahia "aintzat hartzea" eskatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X