Generoaren araberako lubakia, euskal familien errentetan
Generoaren araberako lubakia euskal familien errentetan handia da. Etxera diru gehien dakarrena gizona ala emakumea izan, alde nabarmena dago familia horren errenta mailan. Bikote batean soldata handiena duena gizona den kasuetan, familiaren batez besteko diru-sarrerak, urtean, 46.513 eurokoak dira. Soldata handiena duena emakumea baldin bada, batez bestekoa, 34.717 euroa da.
Eustatek kaleratu berri duen inkestak, beraz, gizonen eta emakumeen soldaten arteko ezberdintasuna agerian uzten du, beste behin. Galdetutakoen artean, bakarrik bizi diren gizonezkoen batez besteko soldata 27.290 eurokoa da. Emakumeena, berriz, 19.770 eurokoa.
Langabezia datuei dagokienez, 2013an lanik gabe zeuden 16 urtetik gorako emakumeen kopurua, EAEn, % 14,1ekoa zen eta Espainian % 27koa. Europan, berriz, emakume langabetuen batez besteko tasa % 10,9koa zen iaz.
Denbora luzez lanik gabe egon ziren emakumeen kopurua 2012an %5,9koa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan; Espainian % 11,6koa eta Europan % 4, 7koa.
Kontziliazioa
Eustatek kontziliazioari inguruan egindako azken azterketaren arabera, etxetik kanpora lan egiten duten EAEko emakumeek egunero, batez beste, 4,6 ordu bideratzen dituzte 15 urte baino gutxiago dituzten seme-alaben zaintzara. Gizonek, berriz, egunean 2,9 ordu. Aldea are nabarmenagoa da zaindu beharreko pertsona menpekotasuna duen pertsona bat denean: kasu horietan, emakumeek egunean 2,9 ordu bideratzen dituzte zaintzara eta gizonek 1, 4 ordu.
Lanean ari diren EAEko emakumeen ia erdiak ( % 47,9k), egunero, bost ordu edo gehiago bideratzen ditu haurren zaintzara, soldatapeko lanordutatik kanpo. Lanean ari diren gizonen erdiak egunean bi ordu edo gutxiago bideratzen ditu seme-alaben zaintzara.
Etxeko lanei dagokienez, hamarretik bederatzi gizonek egunean bi ordu edo gutxiago ematen dituzte etxeko lanetan. Emakumeen lautik batek, berriz, egunero hiru ordu edo gehiago bideratzen ditu etxeko lanetara.
Zure interesekoa izan daiteke
Baso-sutea piztu da Aizkorri-Aratz natura parkean
Baso sutea piztu da Aizkorri-Aratz parkean. Dirudienez, ostiralean sortu zen sute txiki baten berpiztea da eta urrutitik da ikusgai.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.