Euskadi, EBn aitzindari
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koloneko minbizia antzematen den bakoitzean 50.000 euro aurrezten dira

Jon Darpon sailburuak positibotzat jo du galbahetze prozesua eta, baieztatu duenez, aurtengo urtarrilean helburu ziren herritarren % 100era heldu da.
18:00 - 20:00
2013an koloneko ia 4.000 minbizi kasu atzeman ziren Euskadin

Aurretik antzematen diren koloneko minbizien % 90 sendatzen dira eta, gainera, 30.000-50.000 euro aurrezten ditu Osasun sistemak koloneko minbizi bakoitzeko, kimioterapia eta erradioterapia tratamenduan, eta ospitalean.

Gaixotasuna lehengo faseetan antzemateko, Euskadik galbahetze programa bat erabiltzen du, 2009tik, eta kasuen % 65ean helburua lortzen du.

Galbahetze barik, minbizien % 60 oso berandu antzematen dira, Isabel Portillo programa horren EAEko arduradunak azaldu duenez. Portilloren esanetan, EAEn jazotzen den bigarren minbizi motarik ohikoena da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, prostatako eta bularreko minbiziaren ondoren.

Portillo prentsaurreko batean agertu da, Koloneko eta Ondoesteko Minbiziaren Prebentzioaren Egunaren harira, Jon Darpon Osasun sailburuarekin eta Gabriel Otalora Minbiziaren Kontrako Elkarte Espainiarreko Bizkaiko Batzorde Probintzialaren buruarekin batera.

Darponek positibotzat jo du galbahetze prozesua eta, baieztatu duenez, aurtengo urtarrilean helburu ziren herritarren % 100era heldu da: 50 eta 69 urte bitartekoak, hau da, 586.000 pertsona.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X