Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko
Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.
Behiak, Bizkaiko larreetan. Irudia: EITB
Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Europako Batzordeari eskatu dio Hego Euskal Herrian eta Aragoin premiazko txertaketa baimendu dezala dermatosi nodularrari aurre egiteko. Frantziako Estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu abelburuak, Nafarroan, Euskadin eta Aragoin, hain zuzen ere.
Dermatosi nodular kutsakorrak etenik gabe aurrera egiten jarraitzen du Frantzian, eta azken orduetan hiru foku atzeman dituzte. Nekazaritza Ministerioak adierazi du horrek esan nahi duela "birusa libreki zirkulatzen ari dela Pirinioen iparraldera".
Hala, mugan dauden eskualde horietan premiazko txertaketa egitea "babes neurri" bat dela nabarmendu du, gaitza gainerako autonomia erkidegoetara ez zabaltzeko. Espainiako Estatuak gaineratu duenez, txertoen dosiak banatuko dizkiete autonomia erkidego horiei.
Dermatosi nodularra birus oso kutsakorra da, behi-aziendari eragiten dio, eta ekoizpen- eta diru-galera larriak eragin ditzake. Izan ere, behin birusa abelburu batean atzemanez gero, ustiategia erabat hustu behar da.
Azken orduotan areagotu egin da gaitza Hego Euskal Herrian sartzeko arriskua, fokuak atzeman direlako mugatik nahiko gertu. Testuinguru horretan, premiazko prebentzio-neurri koordinatuak martxan jartzea erabaki da.
Nafarroako Gobernuak atzo adierazi zuen bezala, gaur Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak beharrezko neurriak hartzearekin ados daudela nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.