BiomaGUNEk ohartarazi du aspartamoa "kaltegarria" izan daitekeela bihotzerako eta garunerako
Aspartamoa pisua galtzen lagun dezakeen edulkoratzaile artifiziala da, baina azukrea baino 200 aldiz gozoagoa da.
Aspartamoak gorputzeko gantza murrizten du, baina "bihotzerako eta garunerako kaltegarria izan daiteke", CIC biomaGUNE ikerketa zentroak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak saguekin egindako ikerketa baten arabera.
Irati Aiestaran ikertzaileak egin du ikerketa, CIC biomaGUNEko Jesús Ruiz Cabello eta IIS Biogipuzkoako Ian J. Holt irakasleen zuzendaritzapean. Ikerketan, aspartamoa epe luzez kontsitzeak dituen ondorioak ebaluatu dira, saguak aztertuta, eta gizakientzat gomendatutako eguneko gehienekoa seiren baten dosi baliokidea hartu dute, urtebetez.
Azterlanean ondorioztatu dutenez, "aspartamoak gantz-biltegiak % 20 murrizten ditu saguetan, baina bihotz-hipertrofia eta errendimendu kognitiboaren murrizketaren kontura egiten du".
Azterlanak erakusten duenez, edulkoratzaile artifizial hori luzaroan hartzeak "kaltegarria izan daiteke, baita dosi txikietan kontsumituta ere. Horrek iradokitzen du egungo kontsumo-jarraibideak berrikusi egin behar direla".
Lehen aldiz aztertu dira urtebetean aspartamoa hartzeak izan ditzakeen ondorioak, eta "luzaroan kontsumitzeak dakartzan ondorioei buruzko ezagutza-hutsune handiak konpontzeko lagungarria izan da".
Ikerketa honetan, "orain arte deskribatu gabeko efektuak ikusi dituzte, azterketaren konplexutasuna eta iraupena direla eta".
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik